Igualdad de género y subida de precios en los seguros

Igualdad de género y subida de precios en los seguros

Emakumeek garestiago ordainduko dituzte auto, bizitza eta osasun aseguruak aurrerantzean, sexua ezingo baita arrisku faktoretzat hartu. Atzo sartu zen indarrean hori ezarri duen epaia, nahiz eta praktikan urtarriletik aurrera egindako polizei eragingo dien neurriak -orain arte sinatutakoak baldintza beretan berrituko dira-. Aseguru konpainiek ez dute gogo onez hartu, eta iragarri dute prezioak parekatzera joko dutela, baina kalkuluek adierazten dute gizonen aseguruak ez direla hainbeste merkatuko, eta andrazkoenak dezente garestituko direla; batzuetan, %40-50 ere bai. Beraz, zalantzan geratu da berdintasunaren izenean bultzatutako neurriak onurarik ekarriko duen, baita parekidetasuna sustatuko duen ere.

2004ko Berdintasun Zuzentarauan du jatorria Europako Batasuneko Justizia Auzitegiak iazko martxoan hartutako erabakiak. Idatziak dio gizonen eta emakumeen arteko bereizketarik ezin dela egin ondasunak edo zerbitzuak kontratatzean. Baina aseguruetan pagatzen zen aldea salbuespena zen: bezeroaren sexua arrisku faktoretzat hartzen zuten konpainiek, estatistika fidagarriak eta eguneratuak baino ez baitzizkieten eskatzen jardun hori justifikatzeko. Belgikako kontsumitzaile elkarte batek 2007an jarritako salaketaren harira aldatu zuen irizpidea auzitegiak, «salbuespena orokortzeko bidean» zelakoan.

Es una de las pocas directrices europeas en las que la igualdad de género sirve para perjudicar. Existe una ventaja objetiva que en materia de riesgos ofrece la mujer a las compañías de seguros, y es lógico que la mujer salga beneficiada en los precios de determinados seguros. En ALPE Correduría de Seguros encontraremos la fórmula más ventajosaGidari ona bazara, gutxiago ordainduko duzu.

Arazoa da aseguru etxeek arriskua neurtu behar dutela, halabeharrez, polizetako baldintzak ezartzerakoan. Eta generoaren arabera arrisku desberdina badagoela adierazteko datuak sobera eduki dituzte. Bizitza aseguruak kalkulatzeko, adibidez, bizi itxaropenean oinarritzen ziren konpainiak; eta andrazkoek gutxiago ordaindu behar zuten, luzeago bizi ohi direlako: Eustaten aurtengo datuen arabera, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako emakumeek 85,7 urtez bizitzeko itxaropena dute, eta gizonek, 79 urtez bizitzekoa.

 

Auto asegurua kalkulatzeko, berriz, istripuei buruzko informazioa baliatzen dute, eta hor ere emaitza hobeak dituzte andreek: 2011n Araba, Bizkai eta Gipuzkoan izandako auto istripuetan inplikatutako gidarien %77 gizonak izan ziren, eta hildakorik egondako ezbeharren %95etan gizonezko gidariak izan dira tartean, orotara gidarien %60 izan arren. Hau da, emakumeek aseguru merkeagoak izan dituzte, istripu gutxiago dauzkatelako, eta dauzkatenak arinagoak direlako.

 

Baina zer dago ezbeharrei buruzko zifra horien atzean? Maskulinitateak hiltzen du leloa gero eta hedatuago dagoela azaldu du Araitz Rodriguez Farapi aholkularitza eta ikerketa taldeko antropologoak: «Maskulinitate eredu hegemonikoak dakartzan ezaugarri asko oso lotuta daude arriskuarekin eta heriotzarekin». Hezkuntza eta sozializazio prozesuen bidez barneratzen dituzte ezaugarriok gizonek, eta oso agerian uzten dituzte, besteak beste, gidatzean.

 

plan-igualdad-seguros-cocheGaia landuta dauka Farapik. 2007ko ikerlan batean, gizonezko gidariei egozten eta onesten zitzaizkien balioak aztertu zituzten. Galdetutakoek azaleratu zuten beldur eta arreta gutxiagoz erabiltzen dutela autoa, trebe eta oldarkorragotzat dituztela, eta egoerak kontrolatzen dituztela beti seguruak ez izan arren. «Kontraesanak daude: bitxia da nola justifikatzen den azkar joatea kontrolatzearekin, datuek diotenean ez dela hala». Emakumeei buruz, berriz, nabarmendu zuten sen ona, apaltasuna, erne joatea, autoa gutxiago erabiltzea, gidatzean alkoholik ez edatea, abiadura eta arriskua gustuko ez izatea, eta irakasteko samurragoak izatea.

 

Rodriguezek ondorioztatu du errealitatea eta gizartearen pertzepzioa ez datozela beti bat, andrazkoei txarto gidatzea egotzi izan zaielako: «Ondo gidatzea ez dago errepidean zuhur jokatzearekin lotuta, baizik eta 1 Formularekin, rallyekin…». Areago, arauak errespetatzen dituztenak «ia-ia arriskutsutzat» jotzen dituzte. «Ez da kasualitatea batik bat emakumezkoak izatea, hezkuntzan obeditzen irakasten dietelako».

 

Zaintzarekin lotuta

 

Genero rolek eragina dute bizitza eta osasun aseguruak aztertzean ere. Rodriguezek nabarmendu du Bizi itxaropenaren datuaz gain, andreek beren burua gehiago zaintzen dutela: «Edozein pertsonaren zaintzan dute ardura emakumeek. Oinarrizko laguntzako osasun zerbitzuetara haiek joaten dira gehien: besteen zaintzan hezi dituzten neurrian, norbere osasuna ere zaindu beharraz jabetzen dira».

KLIK para enviar correo a ALPE, Correduría de Seguros 943 47 17 46

 

Hartara, emakumeen balio horiek saritu ordez, baztertzailetzat jo, eta zigortu egingo dira, berdintasunaren izenean. Hala ere, Vivian Reding Europako Justizia komisarioak txalotu egin du auzitegiaren erabakia; duela hilabete Europako enpresetako goi postuetan andrazkoen kuota ezartzeko borrokatu zenak berak ospatu du neurria.

 

Rodriguezek, ordea, auzitan jarri du gizarteari igorritako mezua egokia den: «Argi dago legearen aurrean pertsona guztiek berdin agertu behar dutela, baina ez da justizia justua izango, denentzako egoera beretik abiatzen ez bada. Eta halako neurriak berdintasunaren izenean hartzeak ezkutuan uzten du abiapuntua ez dela berdina gizonentzat eta emakumeentzat».

 

Aseguru etxeak bat datoz ikuspegi horrekin. Aviva konpainiako Hego Euskal Herriko eta Espainia iparraldeko arduradun Javier Lopezek uste du ez dela «logikoa» sexuaren aldagaia kentzea: «Berdintasunaren alde ez da ezer egingo. Andreen aseguruak garestitzea baino ez dute lortuko». Bizitza aseguruetan egindako aurreikuspenen arabera, %40 garestituko dira emakumeenak, eta %10 baino ez dira merkatuko gizonenak. Zergatik alde hori? «Bizitza aseguru gehienak gizonenak direlako, %65, hain justu».

 

Garestiago, gazteei batez ere

 

Autoen esparruan antzera gertatuko da. Orain arte emakumeen polizak merkeagoak izan arren, auto aseguruen bezeroen artean ere gizonak dira nagusi. Dena den, konpainiek diote igoera ez dela homogeneoa izango. AXA enpresako komunikazio bulegoak azaldu duenez, «andre gehienek ez dute alde handirik nabarituko». Izan ere, sexuaren aldagaiak gazteen artean zuen eragin handiena, adinaren arrisku faktorearekin uztartuta: gizon gazteak jo izan dituzte arriskutsuen.

 

UNESPA aseguru etxeen Espainiako patronalak erantsi du polizen zenbatekoa kalkulatzerakoan eragina duten hainbat faktore daudela, eta sexuak ez duela hainbesteko pisurik, 35 urtetik beherakoen artean izan ezik. Hartara, gizonen eta emakumeen polizen prezioen arteko aldea %33ra heldu izan da, baina %4koa ere izan daiteke, ibilgailu mota, bizitokia -eta klima-, antzinatasuna eta istripu kopurua ere kontuan izaten dituztelako.

 

,

No comments yet.

Deja un comentario

*

Leave your opinion here. Please be nice. Your Email address will be kept private.